ALDAGELAK ETA DUTXAK ERABILGARRI
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken dekretuaren arabera, aldageletan %30eko gehienezko edukiera egongo da eta dutxak banaka erabil ahalko dira
Kontsultatu gure jarduera-ordutegi berria eta erreserbatu zure plaza
COVID 19 dela eta aldaketa batzuk eta bete beharreko arauak
-
Gimnasioaren aforoa %40ra mugatua dago, ezinbestekoa da geletan ezarritako aforoak errespetatzea..
-
Pertsonen arteko gutxienezko distantzia mantendu.
-
Gimnasioan sartzerakoan eskuak garbitu.
-
Derrigorrezkoa izango da maskarilla erabiltzea , intentsitate altuko jarduera egiten ari zarenean izan ezik.
-
Egunero saio bakar batera etorri ahal izango da.
-
Saioen iraupena murriztu da, goizekoak eta eguerdikoak 45 min eta arratsaldekoak 40 min.
-
Kontsultatu ordutegi berriak
-
Klaseetarako etortzeko txanda hartzea gomendatzen da.
-
Aldagelak ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatzen da.
-
Pasiloetan ezin da geldirik egon.
-
Ezinbestekoa da toaila ekartzea
-
Aerobik gelarako-norberak bere esterilla ekartzea gomendatzen da.
-
Saioak amaitu ondoren materiala garbitu eta desinfektatu behar da.
ETXEAN ENTRENATU
BERRIA:
UGAN KLUB
650m2-ko azalera duen Osasun, Estetika eta Kirol zentroa Eibarko bihotzean.
Aisialdi eta kirol desberdinetan esperientzi handiko jarduera fisiko eta kirol profesionalek zuzendua. Kalitate oneko hornikuntza eta zerbitzu hauek eskeiniz:
-
Kirol eskaitza onena, fitness gela eta adin guztietzat zuzendutako jarduerak
-
Umeentzako jarduerak
-
Fisioterapia zerbitzua
-
Igerileku klimatizatua 34º-tara
-
Kirol medikuntza eta dietetika
-
Sauna, solarium eta hidromasajea
FITNESS GELA
• Erabiltzaile bakoitzaren helburuetara egokitutako jarduera fisikorako programa• TONO, MUSKULAZIO eta LUZAKETA guneetan zatikaturiko150m2-tako gela.
INDOOR-BIZIKLETA GELA
• 70 m2-ko gela.• Aire girotua/egokitua eta aire erauzketa
• 25 bizikletas libre
• Koloreetako argi giroa
AEROBIK GELA
• 70m2-ko gela• Aire girotua eta aire erauzketa
• Erabiltzeko material: fit ball-ak, Bosu, zerriak (esterillak), koltxonetak, mankuernak, barra eta pisudun diskak, boxing materiala, elastikodun gomak ….
Core & h.i.i.t.
lan aerobiko zein anaerobikoko intentsitate altuko tarteak konbinatzen dituen entrenamendua, gihar egonkortzaileen indar eta arintasun lanarekin uztartuz (Core lana)Aerobik
AEROBIK-ak gure profesionalek garatutako koreografia dibertigarriez gozatzeko aukera eskaintzen dizu. Horrela bada, bete-betean gozatuko duzu, sistema kardiobaskularra hobetuko duzu,erabat, kaloria asko eta asko erreko dituzu saio bakoitzean eta koordinazioa zein erritmoaren zentzua garatuko dituzu.Pilates metodoa
Bereziki bizkarra zaintzera,arnasketaren inplikazio zuzenaz luzaketetan oinarriturik eta enbor muskulaturaren tonifikazio sakonera zuzendutako jarduera. Bizkarrari mugikortasuna emateko helburuaz eta bideratze ez egokietatik kanpo mantentzeko, bizkarra mugitu eta babesteko lurreko lana eta fit-ball-ak (pilota handiak) erabiliz lan osoa eta eta era askotakoa.Ciclo Indoor
taldean garatutako esperientzia desberdina da, eta motibatzeko koreografia, musika eta teknika onenekin batera garatzen da. INDOOR ZIKLOAk gaitasun kardiobaskularra garatzea du helburua. Osasuna izango da sainen ardatza, segurtasuna ahaztu gabe. Kaloria asko erretzen direnez, oso interesgarria da gorputzeko kilo hoiek kendu edota koipea gutxitzeko.Power Dumbell
POWER-DUMBELL-a pisudun klasea ez ezik, barren eta diskoen bitartez entrenatzeko sistema iraultzailea ere bada eta arrakasta itzela izan du mundo zabalean. Irakasle onenek emandako saio dibertigariak dira, eta bertan, mugimendu bakunak egiten dira gure adituek aukeratutako musikaren arabera. Erraza bezain dibertigaria da, bizkortu egiten zaitu eta zure egoera fisikoa arin baino arinago hobetzen du. Azkar-azkar egongo zara sasoi bete-betean!GAP
Gehien behar duzuna landu nahi duzu? Hona hemen GAP. Gluteoak, abdominalak eta hankak bizkortzeko lana da.Mantenu gimnasia
50 urteko pertsonentzat zuzendutakotako iharduera fisikoa, helburu orokorra hauen osasuna izango da. Hau lortzeko hurrengo puntuak jorratuko ditugu: flexibilitatea, tonu muskularra, luzaketak, mobilitate artikularra, abdominalak, lesioak eta minak ekiditu. Horretarako, adin hauetara moldatutakozenbait metodo edo teknika desberdin erabiliko ditugu: pilates-a , spinning-a, power dumbell-a….Total train
ariketa fisiko ezberdinetan oinarritzen den jarduera. Indarraren entrenamenduan onurak ematen ditu eta taldeka eta kalean egiteko saio gidatuak dira.Seniors
Pertsona helduei egokitutako jarduera fisikoa. Gaitasun ezberdinak lantzen dira: indarra, malgutasuna, giltzaduren mugikortasuna, oreka…Kross train
Gainkargen bitartez egiten den entrenamendua,artikulazio bakarreko edo anitzeko ariketak
egiten direna. Indarraren entrenamenduaren
onurak ematen ditu.
Running
Running-a, taldean korrika egiteko antolatutako kirol jarduera da. Korrikako teknika landuz, errendimenduaren hobekuntzarako ariketak eginez, etab.Abdominalak
Abdominal ariketa ezberdinak posta ezberdinetanbanatutako jarduera. Parte
hartzaileak aldizka posta batetik bestera pasatuko
dira eta ariketa berria egingo dute.

Aerobik gela
Ciclo indoor gela
AZKEN BERRIAK
Haurrei zuzendutako jarduerak
Anima zaitez eta proba itzazu haurrei zuzendutako karate, dantza eta igeriketa ikastaroak. Eska ezazu informazioa harreran!
Tel: 943 820452